Ekonomia -
Jaurlaritzak eta Arabak
'Rover' auziko isuna 'zatika' ordaintzea eskatu diote Espainiari
Auzitegi Gorenaren erabakiz, Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko 435 milioi euroak "zatika" ordaintzeko bidea hasi dute erakundeek.
Erredakzioa
''Rover'' auziko 435 milioi euroak bueltatzeko "metodología" Espainiako Gobernuarekin adostea espero dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak. Ordainketa 2012. urtean hastea eta "gutxinaka" egin ahal izatea eskatuko diote euskal erakundeek Espainiari.
Auzitegi Gorenaren erabakiz, Rover enpresak 1990 eta 2005 urte arteetan egindako BEZaren operazioei dagozkien 435 milioi euroak bueltatu beharko dituzte euskal erakundeek.
Espainiako Gobernua "zentzudun" izatea espero du Arabako Foru Aldundiak ''Rover auziko'' 435 milioi euroko isuna "zatika" ordaindu ahal izateko.
Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Rover auzia kitatzeko epea "ahalik eta gehien" luzatzea espero dute. Auzitegi Gorenaren erabakiz, Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko 435 milioi euroak "zatika" ordaintzeko bidea hasi dute erakundeek.
Claudio Rodriguez Arabako diputatuordeak esan du 2012. urtean hasi nahi dutela isuna ordaintzen. Hala ere, Estatuarekin hitzartu beharko duten baldintza izango da.
Euskal erakundeek pairatuko duten "eragina arintzeko" helburuarekin, ordainketa "gutxinaka" egiteko eskatuko diote EAEko erakundeek Espainiari.