Ekonomia -

ERRELEBOA

Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidente berria

Confebaskeko Kontseilu Nagusiak berretsi du Eduardo Zubiaurre presidente kargurako, Roberto Larrañaga ordezkatuz.

Eduardo Zubiaurre, eskuinetik hasita hirugarrena. Argazkia: @Cebek_
Eduardo Zubiaurre, eskuinetik hasita hirugarrena
Eduardo Zubiaurre, eskuinetik hasita hirugarrena. Argazkia: @Cebek_

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta izango da Confebask patronaleko presidente berria. Confebaskeko Kontseilu Nagusiak aho batez berretsi du presidente kargurako ostegun honetan Bilbon egindako batzarrean, eta Roberto Larrañaga ordezkatuko du. Ekainaren amaieran, bere hautagaitza babestu zuen patronalaren zuzendaritzak.

Zehazki, ekainaren 26an, patronalaren zuzendaritzak aho batez erabaki zuen Eduardo Zubiaurre proposatzea Confebaskeko presidente kargurako hautagai gisa, Roberto Larrañagaren lau urteko agintaldia amaitu ostean.

Gaur Bilbon egin duten batzar orokorrean, berriz, onespena eman diote Eduardo Zubiaurreri. 1962an Eibarren jaioa, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako ikasketak egin zituen Donostian. Bere ibilbide profesionala Andersen Consulting konpainian abiatu zuen eta ondoren familiaren baitako JAZ-Zubiaurre enpresara pasatu zen. Egun, zuzendari kudeatzaile lanetan ari da.  

Adegiko presidentea izan zen 2006tik 2012ra bitartean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak txandakatu egiten dira Confebaskeko presidentetzan, eta oraingoa Adegiri tokatzen zitzaion kargu hori hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask albisteak Adegi Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa