Ekonomia -

Bazkaria enpresaburuekin

Soldatak eta produktibitatea lotzearen alde agertu da Patxi Lopez

Bi faktoreak lotzearen alde azaldu da lehendakaria, baina krisi garaietan zein hazkunde garaietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldatak produktibitatearekin lotzearen alde agertu da Patxi Lopez lehendakaria, baina krisi garaietan zein hazkunde garaietan.

Era berean, urteko aurreneko hiruhilekoan euskal BPG % 1 hasiko dela aurreratu du lehendakariak. Enpresei laguntzeko orduan finantza-entitateei "erantzukizuna" eskatu die Lopezek, izan ere, kredituak "eraginik izan gabe jarraitzen du", onartu duenez.

Cebek Bizkaiko patronalak antolatu ohi duen bazkarian hitza hartu du Lopezek, enpresaburuen batzar orokorrean. Euskadi "putzutik ateratzen ari" dela defendatu du agintariak ekitaldian, eta, ondorioz, "poliki-poliki" ekonomia suspertzen hasi da. Zentzu horretan, euskal BPGk urteko lehen hiruhilekoan ia % 1 hazi dela aurreratu du lehendakariak.

"Erantzukizuna"

Hitzaldian, krisiaren egoera "zailetara" moldatzeko enpresen "erantzukizuna" beharrezkoa dela azaldu du Lopezek.

"Enpresaburuen, zuzendarien eta langileen esfortzu bateratua beharrezkoa da, kostuetan zein mozkinetan", adierazi du Gasteizko Exekutiboko buruzagiak. "Soldatak eta produktibitatea lotzeko prest nago", baina "krisi garaietan zein hazkunde garaietan ere", gaineratu du.

"Malgutasunean eta produktibitatearen hazkundean lan egin daiteke, baina pisu guztia langileen sorbalden gainean utzi gabe", gogorarazi du. "Gai horretan oreka bilatzea posible dela ziur nago", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea