Ekonomia -

Gipuzkoa

Gipuzkoako tabernek eta jatetxeek ontzi ekologikoak eskainiko dituzte

Gipuzkoan, 123.000 tona xahutzen dira urtero elikagaietan: % 23 hondakinetan eta % 77 galeretan.

Asensio, Martinez eta Arizmendi ontzi ekologiko batekin. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
José Ignacio Asensio, Kino Martinez eta Xabier Arizmendi ontzi ekologiko batekin
Asensio, Martinez eta Arizmendi ontzi ekologiko batekin. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soberan uzten den janaria ontzi ekologikoetan eramateko aukera eskainiko dute Gipuzkoako 25 taberna eta jatetxek. Ontziak Aldundiak banatuko ditu elikagaiak alferrik galtzea galarazteko. Urtero 123.000 tona xahutzen dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 3.125 ontzi banatuko ditu Arrasateko, Eibarko,Tolosako, Beasaingo eta Irungo 25 establezimendutan.

Horiek 'Gourmet Bag 2.0' proiektuaren lehen edizioan parte hartu zuten Donostiako 10 lokalei gehituko zaizkie. Azken horietan 1.635 ontzi banatu ziren.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Impact Hub Donostia kooperatibak aurkeztu dute ekimenaren bigarren edizioa.

"Elikagaien xahubidearen aurkako borroka lan garrantzitsua da klima-aldaketaren aurkako borrokan", nabarmendu du Asensiok.

Ohartarazi duenez, Gipuzkoan urtero 123.000 tona xahutzen dira elikagaietan: % 23 hondakinetan eta % 77 galeretan.

'Gourmet Bag 2.0' ekimenak material informatiboa emango die proiektuarekin bat egingo duten establezimenduei, lokaletan erakusteko eta langileei irakasteko, eta, horrez gain, sentsibilizazio tailer bat jasoko dute.

"Kanpainaren azken helburua kontzientzia sortzea da, eta janaria botatzea saihestea eguneroko jarduera bilakatzea denontzat", adierazi du Asensiok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak