Ekonomia -

Zerga murrizketa

Bizkaiko Ogasunak erantzun du araudia ez zela Athleticeko jokalariengatik aldatu

Neurria "orokorra" dela eta "talentua erakartzea" duela helburu argudiatu du. Bestalde, Gipuzkoak dagoeneko aurreratu du ez duela araudi hori aplikatuko.

Athleticeko jokalariei egingo die mesede arau aldaketak. Argazkia: Efe
Athleticeko jokalariei egingo die mesede arau aldaketak. Argazkia: Efe
Athleticeko jokalariei egingo die mesede arau aldaketak. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiko Ogasun Sailak adierazi du 'errenta irregularren' inguruan hartutako neurria "orokorra" dela, ez dela Athleticeko jokalariei zuzendua, baizik eta "talentua erakartzeko" eta 'startup'ak eta "enpresak sortzeko ekosistema mesedegarria" izateko egin dela.

Neurriak Athleticeko jokalariei mesede egiteak sortutako polemika dela eta, Ogasuneko iturrietatik azpimarratu dute "neurria orokorra" dela, eta ez dute zehaztu nahi izan nori egingo dion mesede eta nori kalte.

Bizkaiko Ogasunak abuztuan onartutako neurriak hautsak harrotu ditu. Izan ere, diru-sarrera bereziak dituzten herritarrei eragiten die neurriak, adibidez, Athleticeko futbol jokalariei. Orain arte, Foru Aldundiak gehienez 150.000 euro uzten zituen zergarik gabe, baina muga hori kendu du orain. Hori horrela, aurrerantzean errenta mota horiek ez dute PFGZ ordainduko, diru-sarreraren zenbatekoa dena delakoa izanda ere.

Gipuzkoak ez du araua aldatuko

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak dagoeneko aurreratu du ez duela PFGZren araua aldatuko errenta irregularren kasuan, eta 300.000 euroko mugari eutsiko dio.

Gipuzkoako Aldundiak uste du egungo arauak "Gipuzkoako gizartearen beharrei eta eskaerei" erantzuten diela, eta "errentaren gaineko zergaren progresibitateari eustea" bilatzen duela.

Araba

Moldaketa aztertzen ari dela adierazi du Arabako Ogasun Departamentuak, EAEko "beste bi lurraldeek egiten dituzten zerga-arau moldaketa guztiekin" egiten duten gisan; aldaketa egitekotan, 2020tik aurrera egingo litzatekeela adierazi du, datorren urtean berrikusi behar baitute EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako zerga erreforma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Zerga politika gaur EAE albisteak