Ekonomia -

Gasteizen

Finantzen Euskal Kontseilua gaur batzartuko da, diru-bilketa aztertzea xede

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidentea izango dira bileran.

Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko batzar bat. Argazkia: EFE.
Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko batzar bat. Argazkia: EFE.
Finantzen Euskal Kontseiluaren aurreko batzar bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantzen Euskal Kontseiluak ostiral honetan egingo du urriko bere ohiko bilera, 2019an foru-ogasunek egindako diru-bilketaren martxa aztertzeko. Ekitaldi honetarako aurreikuspena da diru-sarrerek % 3,8 egitea gora, baina abuztuko datuak aztertuta (horiek dira eskuragarri dauden azkenak), helburu hori urrun dago oraindik.

Hauek izango dira bertan: Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburua; Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, hurrenez hurren; eta Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea. Gasteizen batzartuko dira, 2019ko diru-bilketaren aurreikuspenak itxi eta 2020koak zehazteko.

Diru-bilketaren abuztura arteko datuekin, eta ekitaldia amaitzeko lau hilabete falta badira ere, zaila dirudi % 3,8ko helburua lortzea; izan ere, aurten orain arte izan den hazkundea % 1,3koa da, urte osorako aurreikusitako % 3,8ko hazkundetik oso urrun.

Iazko urrian iragarri zutenez, helburua da 15.265,4 milioi biltzea 2019ko abenduaren 31rako (horixe da azken kalkulu ofiziala). Horretarako, baina, foru ogasunek 5.800 milioi baino gehiago bildu beharko dituzte irailetik abendura arte.

Nazioartean, ziurgabetasuna

Nazioartean dagoen ziurgabetasunak ere ez du laguntzen helburu hori gauzatzen. Kanpoko bi faktore dira kezkagarrienak: balizko akordiorik gabeko brexit batek izango lituzkeen ondorioak, eta AEBk iragarritako muga-zergak. Igoera horren eragina 7,6 milioi bat eurokoa izango litzateke Euskadin, gauzatuz gero. Gainera, dezelerazio-zikloa iritsiko omen da ekonomiara.

Horrek guztiak eragina izango du datorren urteko bilketen aurreikuspenetan. Finantzen Euskal Kontseiluak ostiral honetan emango du jakitera zeintzuk diren aurreikuspen horiek, eta euskal ekonomiaren bilakaeran ere izango du eragina.

Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenaren arabera, Barne Produktu Gordinak % 2,3 egingo du gora aurten eta % 2 datorren urtean. Irailaren amaieran, baina, lehendakariak berak esan zuen litekeena dela ekitaldi honetan % 2,2 egitea gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gorka Urtaran bideoak Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Bizkaiko diputatu ohia Markel Olano Arabako Ahaldun nagusia Eguneko albisteak Albisteak Zergak gaur EUDEL gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak