Ekonomia -
Mitxel Lakuntza
'Hezkuntzako grebak zama traumatikoa du, baina, bestela, ez dugu aurrera egingo'
ELAko idazkari nagusiak, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, onartu du Gipuzkoako egoitzetako eta Bizkaiko metalgintzako lan-gatazkak "blokeatuta" daudela.
Radio Euskadi
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak baieztatu du sindikatua Eusko Jaurlaritzarekin eta patronalarekin bilduko dela Lan Harremanen Kontseiluan, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Jaurlaritzak mahai horretan parte hartzea proposatu ostean: "Espero dut ez izatea bakarrik itxura egitea", adierazi du Lakuntzak, Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan, gizarte-ekimeneko hezkuntzan hilabeteko greba deituta dagoela. Lakuntzaren esanetan, "proposatzen dugun lanpostu berriek lotura dute lan-zamen banaketarekin, eta ez dute zertan izan gizarte-ekimeneko hezkuntzatik kanpo". ELAren izenean, Lakuntzak salatu du "eskubideen arteko aurkakotasuna" beti izaten dela aztergai grebak deitzen direnean, baina, dioenez, hezkuntzaren kasuan, aukera bakarra da, patronalak negoziazioan aurrera egiteko: "Irakasleek beste inork baino gehiago behar dute akordio bat adostea".
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan-gatazka, Lakuntzaren esanetan, "blokeatuta" dago: "Aldundiak ez du interesik negoziazioan duen zereginari aurre egiteko, eta jarrera akordioa eragozten saiatzetik gertuago dago". Azaldu duenez, lan-baldintzak ez ezik, eredua bera ere dago aztergai gatazka horretan: "Alde batetik, politika publikoen lehentasuna pertsonak izan behar direla pentsatzen dutenak daude; beste aldetik, zenbaitek uste dute negozioak izan behar duela lehentasuna, alegia, kalitate gutxiko ereduaren alde egiten dute. Negozioaren eta gastuan murrizketa egitearen alde egoteak zerikusia du usteldutako eta mugatutako janaria ematearekin, edo pixoihaletan murriztearekin; gastroenteritisa dagoenean, nekez izaten dituzte pixoihal gehiago".
Bizkaiko metalgintzaren grebaren harira, patronalaren argudioei "errepertorio klasiko" deritze Mitxel Lakuntzak: "Hitzarmenak hamar urte daramatza blokeatuta", azpimarratu du behin eta berriz: "Lan-erreformak baliatu dituzte, blokeatzeko". Gaia, ELAko idazkari nagusiaren esanetan, "grebengatik" dago erdian, hizpide, baina negoziazioak blokeatuta daude, bilerak dauden arren. Aldi baterako laneko enpresen erabilera salatu du, bai eta azpi-kontratazioa ere, "lan bera merkeago egin dadin".
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du