Ekonomia -
Nafarroa
Zerga Neurriei buruzko legea eta PFEZ eta Ondarearen gainekoak aldatzea onartu dute
Gobernuak PFEZaren tarifa deflaktatuko du, zerga-kenkaria aurreikusten du 2015-2018 artean amatasun eta aitatasun prestazioak jaso dituztenentzat, eta partzialki aldatu du Ondarearen gaineko Zerga.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak Zerga Neurriei buruzko lege-proiektua onartu du, besteak beste, PFEZaren tarifa deflaktatzeko. Halaber, 2015 eta 2018 artean amatasun edo aitatasun prestazioak jaso dituztenentzako zerga-kenkaria aurreikusten du, gaur onartutako beste lege-proiektu batean, eta eta partzialki aldatu du Ondarearen gaineko Zerga.
Ezohiko bilkuran, hiru lege-proiektu onartu ditu Gobernuak, eta Nafarroako Parlamentura bidaliko du, tramitatzeko. Hori osatzen duten alderdiek ondo ezagutzen zituzten proiektuak; hortaz, horien tramitazioa abiatu dute, aldaketak egiteko "prest", eta helburua dute "ahalik eta adostasun handiena lortzea, salbuespenik gabe", prentsaurrekoan Javier Remirez presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek adierazi dutenez.
Ildo horretan, Maria Chivite presidenteak esan du kontu horiek atzo eztabaidatu zituztela Gobernuari eusten dioten taldeen jarraipen-batzordearen bileran; gripearen aurkako txertoa jaso ostean, Chivitek onartu du desadostasunak daudela puntu batzuetan, baina, horren iritziz, "gainditzeko modukoak" dira, tramitazioan egiaztatuko denez.
Remirezen hitzetan, "ez da arazorik egongo Gobernuko bazkideen artean", eta Saiz "baikor" azaldu da.
Neurrien balioaz galdetu diotenean kontseilariak esan duenez, Ondarearen gaineko Zerga aldatzeak 5 milioi bat euroko kostua ekarriko du, amatasun eta aitatasun prestazioen kenkariek 29 bat milioiko balioa izango dute, eta tarifa deflaktatzeak, berriz, 11 bat milioi euroko kostua izango du.
Amatasun-prestazioen kenkaria 2021ean sartuko da indarrean, eta tarifa deflaktatzea gastu-sabaian izan dute kontuan, Saizen arabera. Kontseilariak ez du baztertu beste zerga-neurri batzuk ere onartzea, "akordio programatikoaren ildoarekin bat eginez".
Zerga Neurrien Foru Legearen proiektuaren helburu nagusia da, horren esanetan, araua sortu berri diren testuinguruetara egokitzea eta interpretazio-mailako kontu batzuk konpontzea da.
Familien eskariak
PFEZa Aldatzeko Foru Legeak irtenbidea emango lieke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai batek kaltetutako hainbat gurasok osatutako taldearen gizarte-eskariei; epai horretan, ebatzita zegoen Gorenak aiten eta amen alde emandako epaia ez zela Nafarroan ezartzekoa, zerga-autonomia baitu.
Orain onartutako proiektuan, beste kenkari bat jaso dute, 2020rako, 2015 eta 2018 artean aitatasun eta amatasun prestazioak jaso zituztenentzat. Kenketa zergaren kuota diferentzialaren gainean ezarriko dute.