Ekonomia -

Erreformak egiteko

Nazioarteko Diru Funtsa: 'Espainiak ausartago jokatu behar du'

Berreskurapen ekonomikoa erdizka gauzatu duela ohartarazi dio Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari, eta erreforma garrantzitsuak zain dituela jakinarazi dio; besteak beste, gastuaren murrizketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berreskurapen ekonomikoa erdizka gauzatu duela ohartarazi dio Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari, eta erreforma garrantzitsuak oraindik egiteko dauzkala jakinarazi dio; besteak beste, gastuaren murrizketa. Ildo horretan, "ausartago" jokatu beharra daukala esan dio lan-merkatuaren erreforma aurrera ateratzeko.

Espainiako ekonomiaz egin duen urteko txostenean, Nazioarteko Diru Funtsak ondorioztatu du oraindik arrisku "larria" dagoela, eta beraz, orain arte abian jarritako erreformen sustapenak ezin duela "atsedenik hartu". Izan ere, berreskurapen ekonomikoa ez da erabatekoa. Horregatik, hartutako erreformen bidean sakontzeko esan dio Espainiari,besteak beste, despidoa merkatuz eta soldatak inflazioaren bilakaeratikbereziz.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

"Epe laburrean baliteke egoera ekonomikoa oraindik gehiago okertzea", esan du Nazioarteko Diru Funtsak.

Horrek baliteke zor subiranoaren gain presioa eragitea eta Espainiako Bankuen finantziazio kostuetan ondorioak izatea, eta horrek, aldi berean, ekonomiaren hazkundea oztopatu dezake.

Epe ertainean, Nazioarteko Diru Funtsak esan du berreskurapenaren moteltasuna eta langabezia-tasa handia direla arriskurik handienak.

Ondorioz, Nazioarteko Diru Funtsak "premiazkotzat" jo du erreformen agenda betetzea.

Ildo horretan, lan hitzarmenen negoziazioa deszentralizatuko duen lan erreforma gauzatzeko eskatu dio Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako Gobernuari. Horrela, enpresek malgutasuna izango dute langileen soldatak adosteko.

Halaber, Nazioarteko Diru Funtsaren ustez, sindikatuek soldaten berraztertze klausulak bertan behera utzi behar dituzte, inflazioarekin erlazionatuak daudelako.

Era berean, kaleratzeen ordezko kalte-ordainak murriztu behar direla uste du Nazioarteko Diru Funtsak, eta behintzat Europar Batasuneko mailan ezarri behar dela esan dute.

Bestalde, sektore finantzarioaren erreforma gauzatzeko eta sendotze fiskalaren prozesuan aurrera egiteko eskatu dio Espainiari.

Nazioarteko Diru Funtsaren esanetan, aurten barne produktu gordinaren % 6ko defizita lortzeko helburua "eskuragarri" dago, baina epe laburreko arriskuak gauzatzen badira, baliteke "neurri osagarriak" behar izatea.

Aurtengo arriskurik handiena erkidegoetako zenbait gobernuren defizita mailan dagoela azaldu du Nazioarteko Diru Funtsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea