Ekonomia -

Araba

Gasteizko tranbia estra-luzea abenduaren 17an hasiko dira probatzen

Unitate berriek gaur egungoek baino 2 bagoi gehiago izango dituzte.

Tranbia berriek 2 bagoi gehiago izango dituzte. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Tranbia berriek 2 bagoi gehiago izango dituzte.
Tranbia berriek 2 bagoi gehiago izango dituzte. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen ibiliko diren tranbia berriak abenduaren 17an hasiko dira hiriburuko kaleetan probatzen. Ohikoak baino 2 bagoi gehiago eta gaitasun handiagoa dute; izan ere, ohiko unitateek 270 bidaiari garraia ditzakete, eta luzeek, berriz, 400 bidaiari eraman ditzakete.

Unitate berriek zazpi modulu, 44 metroko luzera, eta 58 eserleku finko eta 6 tolesgarri izango dituzte. Gainera, tranbia osoan lurrak maila bera izango du; hortaz, irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, gurpil-aulkian ibiltzen direnentzat eta haurrentzako kotxeak eramaten dituztenentzat.

CAFek hiru unitate gehiago entregatuko ditu abenduaren 16an, 26an eta 30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa CAF Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko tranbia