Ekonomia -

'Opor fiskalen' isuna

Almunia: 'Zenbat eta beranduago ordaindu, orduan eta garestiago'

Europar Batzordeko presidenteordeak "opor fiskal" moduan ezagutzen diren laguntzen dirua lehenbailehen ordaintzeko deia egin die euskal Ogasunei, zigorrak ekidin nahi badituzte behintzat.

Joaquín Almunio Radio Euskadin. Argazkia:EITB
Joaquín Almunio Radio Euskadin. Argazkia:EITB
Joaquín Almunio Radio Euskadin. Argazkia:EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordeak eta Konpetentziako komisarioak euskal Ogasunei "opor fiskal" moduan ezagutzen diren laguntzak "lehenbailehen" itzultzeko eskatu die. "Gero eta denbora gehiago pasa ordaindu gabe, orduan eta gehiago ordaindu beharko dute", azaldu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Almuniak azaldu du Europako Auzitegiak sententzia eman duela eta errekurtsoak "berriro ere arrazoia" eman diola Europar Kontseiluari; beraz, "egungo araudiarekin bateragarriak ez diren Estatuko laguntzak egon dira", esan du Almuniak.

Zentzu horretan ohartarazi du "sententzia gero eta lehenago aplikatu, orduan eta lehenago beteko da araudia eta ez da zigorra ordaintzeko arriskurik egongo". "Baina behin betikoa den sententzia bat betetzeko erresistentziarik badago, Europako hitzarmenean ordainketan atzeratzen dena konbentzitzeko modua jasotzen da eta gero eta beranduago ordaindu, garestiagoa da" gaineratu du Europar Batzordeko komisarioak.

1993an ezarritakoak

Laguntzak 1993an ezarri zituzten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek. Hamar urtetan zehar sozietate zerga ez ordaintzean zetzan, beti ere, Euskadin sortzen ziren enpresa berrien alde. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaia jakin bezain laster, euskal aldundiek esan zuten praktikan sententziak ez zeukala efekturik, bertan laguntza horiek errekuperatu zirela argudiatzen baita.

Gainera, "opor fiskalak" deiturikoen auzian, euskal foru aldundiak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian erresoluzio baten zain daude 1996ko "opor fiskalak" direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea