Ekonomia -

Konferentzia zuzenean

Obamak lehen hitzaldia eskainiko du Twitter-en

AEBetako presidenteak bilera informal bat egingo du gaur Twitteren bidez, Estatu Batuetako ekonomiari buruz. Jack Dorseyk, enpresaren fundatzaile eta zuzendari exekutiboak, moderatuko du ekitaldia.

Barack Obamaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Barack Obamaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Barack Obamaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama presidenteak gaur Twitterreko komunitateko topaketa bat egingo du sare sozialetik bidalitako galderak erantzuteko. Ekitaldiak (Townhall bezala ezaguna) politikoen eta herritarren arteko hizketaldietan du oinarria. Jack Dorseyk, enpresaren fundatzaile eta zuzendari exekutiboak, moderatuko du.

Etxe Zuriak Twitterren duen kontuak 2,2 milioi jarraitzaile ditu, eta galderak “@townhall” helbide berrira bidaltzeko eskatu du “AskObama” (galdetu Obamari) etiketapean.

Elkarrizketa Etxe Zuriko Ekialdeko Aretoan izango da, eta Internet bidez emango da zuzenean. Sare sozialaren erabiltzaile batzuek ikusleen artean eseri ahal izango dute.

Obama duela duela hasi da Twitterren idazten noizean behin, halere, sistemaren kontu ezagunenetako bat da, 8,9 milioi jarraitzaile dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea