Ekonomia -
Nafarroa
Hiru lagun atxilotu dituzte Iruñean U30eko grebarekin lotuta
Poliziaren aurrean deklaratu ahala aske utzi dituzte atxilotuak, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
eitb.eus
Espainiako Polizia Nazionalak gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu gaur goizean Iruñean, LAB sindikatuak Twitter bidez jakinarazi duenez. Antza denez, atxiloketak urtarrilaren 30eko greba orokorreko pikete batekin lotuta egongo lirateke, desordenu publikoak eta langileen kontrako delituak egin izana egotzi baitiete, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Atxiloketak Iruñeko Donibane auzoan eman dira eta, LAB sindikatuak, atxiloketak errefusatu ditu, Imanol Karrera bozeramaileak azaldu duenez egun hartako irudiek argi erakusten baitute poliziaren oldarraldia izan zela.
Poliziaren aurrean deklaratu ahala aske utzi dituzte atxilotuak.
Sindikatuak azaldu duenez, 19 pertsona atxilotu dituzte jada Nafarroan greba egunean bertan edo greba egunetik.