Ekonomia -

Hondoratzea Afrikan

'Albacora Seis' atunontziko tripulazioa Abidjanerako bidean da, erreskatearen ostean

Bermeoko enpresa baten ontzia Boli Kostako uretan hondoratu da asteburuan, 29 marinel zeramatzala.

Atunontziaren argazkia: Espainiako Arrantza Ministerioa
'Albacora Seis' atunontzia
Gineako Golkoan hondoratutako ''Albacora 6'' ontziko 29 arrantzaleak ondo daude

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Boli Kostan hondoratutako 'Albacora Seis' arrantza-ontziko armadorea eta 28 tripulatzaileak Afrikako Abidjan hiriburura joango dira gaur, hondoratzearen nondik norakoak ikertzen laguntzeko, Julio Moron atunontzien patronaleko zuzendariak EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.

'Montelape' ontziak erreskatatu zuen tripulazioa, eta gaur goizean Abidjango hiriburuko porturantz abiatu da, atunontzien elkarteko ordezkariak telefono bidezko elkarrizketa batean azaldu duenez.

Era berean, 'Albacora Seis' ontziko tripulatzaileen artean 'ez da zoritxarrik izan', adierazi du. Atunontziak Vigon du basea, baina Karibeko Curaçao uharteko (Herbehereak) bandera du, eta Bermeoko Nicra 7 enpresarena da.

Moronek ez du tripulatzaileen nazionalitateari edo jatorriari buruzko xehetasun gehiagorik eman, baina hainbat galiziar daudela jakinarazi du. Jabeak "egoerak gainezka eginda" daudela gaineratu du.

Hiru arrantza-ontzi dituen "konpainia txikia" dela zehaztu du, eta hondoratzea normalean atuna harrapatzeko lan egiten duen gune batean gertatu zela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Bermeo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza