Ekonomia -

Europar Batzordea

Bruselak 71 milioi ordainduko dizkio Espainiari E.coliaren krisiagatik

27etako adituek kalte ordaina handitzea erabaki dute gaur goizean egin duten bileran. Modu honetan, Europako kazetariek pairatu zituzten "kalte guztiak" ordaintzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batzordeak 227 milioi euro ordaindu beharko ditu ‘E.coli’ bakterioaren krisiaren ondorioei aurre egiteko (espero zutena baino 17 milioi gehiago).

Horietatik 71 milioi Espainiari ordaindu beharko dizkio, nekazariek izan zituzten kalteak ordaintzeko.

27etako adituek kalte ordaina handitzea erabaki dute gaur goizean egin duten bileran. Modu honetan, Europako kazetariek pairatu zituzten “kalte guztiak” ordainduko dituzte, Europar Batzordeak ohar batean azaldu duenez.

Espainiako nekazariek pairatu zituzten galera handienak, Alemaniak hildakoak Espainiako pepinoek eragin zituztela adierazi baitzuen. Pepinoaren eragina baztertuta, Espainiako Gobernuak kalte ordaina eskatu zuen Bruselan. Espainiak 71 milioi euro jasoko ditu, Bruselak emango duen kopururik handiena. Ondoren, Poloniak 46,3 milioi eskuratuko ditu, Italiak 34,6 eta Holandak 27,1 milioi jasoko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea