Gizartea -

Alemaniako aurkikuntza

'E. coli' bi aldaeren elkarketaren emaitza da, ikerketa baten arabera

Alemaniako zientzialari talde batek jakinarazi duenez, bakterio honek giltzurrunetan, odolan eta bihotzean sortutako arazoak bikoizten dituzten aldaera bi konbinatzen ditu.

E. coli bakterioak 39 hildako eragin ditu Alemanian. Argazkia: EITB
E. coli bakterioak 39 hildako eragin ditu Alemanian. Argazkia: EITB
E. coli bakterioak 39 hildako eragin ditu Alemanian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemanian 39 hildako eragin dituen E. coli bakterio erasotzaileak bi aldaera uztartzen ditu eta horrek giltzurrunetan, odolan eta bihotzean sortutako arazoak bikoiztu egiten ditu, Alemaniako zientzialari talde batek asteazken honetan The Lancet Infectious Diseases aldizkarian argitaratu duenez.

Münsterreko Unibertsitateko adituek baieztatu dutenez, E. coli O104:H4 aldaera berriak Shiga toxina arriskutsua daraman E. coli enterohemorragikoaren eta E. coli enteroagregatiboaren ondorioak konbinatzen ditu. Gainera, aipatutako azken aldaera honek organismoari itsasteko gaitasun berezia du, behin hestearen barnean.

"Aldaera honen itsaspenak Shiga toxina hobeto xurgatzen laguntzen du", argitu dute zientzialariek, "horrek azalduko luke Sindrome Uremiko Hemolitikoa (SUH) pairatu zuten lagunen kopuru handia".

Giltzurrunetako gutxiegitasunak, trombozitopeniak -plaketen beherakada nabarmena-, anemia hemolitikoak eta bihotzean eta nerbio-sistema zentralean izandako kalteek osatzen dute SUH. Horien batuketak heriotza sor dezake.

Gainera, ikerketak dioenez, E. coli bakterioaren aldaera berria "ß-laktamiko" antibiotikoekiko erresistentea da. Gaixo batzuetan erabili ostean, antibiotikoek "zenbait mikrobio lehiakide suntsitzea" bakarrik lortu zuten.

Ikerketa honek erakunde desberdinek eta adituek iragarritakoa berretsi du. Aurkikuntza egiteko, maiatzaren 23ren eta ekainaren 2ren artean 80 gaixoen gorozkiak aztertu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea