Ekonomia
Koronabirusa
Bilbao Kirolakek ez du ikastaroen kuota kobratuko ohiko jarduerari berrekin arte
eitb.eus
Erakundeak, gainera, ikastaroak egin ezin izan diren martxoko egunei dagokien kuotaren zatia itzuliko du.
-
Bilboko udal-kiroldegietako instalazioak. Argazkia: Bilbao Kirolak
Bilbao Kirolak erakundeak jakinarazi duenez, ez die jardueren kuota kobratuko ikastaroetan parte hartzen dutenei Udaleko kiroldegiek jarduera berreskuratu arte, eta martxoan egin ezin izan diren ikastaroei dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko die.
Gainera, Bilbao Kirolak erabaki duenez, abonatuei ez dizkie pasatuko abonuen kuotak, 463/2020 Errege Dekretuan jasotako osasun-larrialdia amaitu arte.
Bilbao Kirolak erakundeak gogoratu nahi du norberaren premien araberako entrenamendu-errutinak aurki daitezkeela herritarren eskura jarri duen aplikazioan.