Ekonomia -

Koronabirusa

130.000 langile baino gehiago daude lan-erregulazioan Euskal Herrian

Alarma egoera ezarri zutenetik, egunez egun hazi da aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu duten enpresen kopurua.

Behargin bat lantegi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Behargin bat lantegi batean.
Behargin bat lantegi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldi baterako lan-erregulazio espedienteen eraginpean dauden langileak 113.557 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak ostiral honetan zabaldutako balantzearen arabera.

Koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz alarma egoera ezarri zutenetik, egunez egun hazi da aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu duten enpresen kopurua. Orain arte, guztira, 16.297 lan-erregulazio aurkeztu dira.

Egun bakarrean % 15 igo da kaltetutako langileen kopurua: atzo 98.292 ziren eta gaur 113.557 dira.

Bizkaian aurkeztu dituzte lan-erregulazio gehien: 8.535. Eta lurralde horretan 53.444 behargin daude neurri horren eraginpean.  

Nafarroan 4.000 espediente baino gehiago aurkeztu dituzte jada, eta 17.000 lagun baino gehiago dira kaltetutakoak.

Jose Maria Aierdi Foru Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, espediente horien % 95 aldi baterako lan-erregulazioak dira.

Halaber, zehaztu du Volkswagen Navarraren espedientea tramitatzen ari direla eta horregatik hazi dela hainbeste egun batetik bestera lan-erregulazioan dauden langileen kopurua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Araba Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?