Itxi

2020/03/28

17:02

Ekonomia

KORONABIRUSA

Akordioa lortu dute Gasteizko Mercedesen, lan erregulazio txostenaren inguruan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Langileentzat "inolako konpentsaziorik gabeko aldi baterako erregulazioa espedientea" iragarri zuen asteartean zuzendaritzak baina ondorengo negoziaketei esker, aurreakordioa lortu dute sindikatuek.

  • Mercedes-Benzen Gasteizeko lantegia.

    Mercedes-Benzen Gasteizeko lantegia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Mercedes-Benz enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak akordioa lortu dute koronabirusaren eragina dela eta aurkeztuko den aldi baterako lan erregulazio espedientearen inguruan.

Ordezkaritza duten sindikatu guztien babesa du akordioak (UGT, ELA, CCOO, PIM, Ekintza eta ESK), LABena izan ezik.

Zuzendaritzak azaldu duenez, adostutako neurriek ERTE edo aldi baterako enplegu erregulazio espedientea indarrean sartzea ahal den gehiena atzeratu nahi dute eta langabeziako ordainsaria %80ra arte osatuko du enpresak.

Aurreko asteartean, zuzendaritzak aldi baterako erregulazioa iragarri zuen, koronabirusa dela eta produkzioa etenda zegoelako. 5.000 langileri eragiten zion neurriak eta ez zuen horientzat "inolako konpentsaziorik" aurreikusten.

Ondorengo egunetan hainbat elkarrizketa izan dituzte, eta azkenean, aurreakordioa egitea lortu dute. Gaur bertan berretsi dezakete langileek akordioa.

Gakoak

Mercedesek aldi baterako erregulazioa ahal den guztia atzeratzea eskaini du, eta horretarako, indarrean sartu aurretik, aurreko urteetatik hartu gabe dauden opor egunak gastatzea proposatzen du, baita positiboan dauden orduak, abenduko lau jaiegun aktibagarriak martxoaren 16, 17, 18 eta 20ra igarotzea eta ordu-poltsako lau egun erabiltzea.

Modu paraleloan, langileek erregulazio aldian kobratuko duten prestazioa (Espainiako Gobernuaren dekretuak soldataren %70ean uzten du) zuzendaritzak %80ra igotzea proposatu du eta ez ukitzea aparteko ordainsariak, oporrak eta BGAEak.

Bestalde, produkzioari berrekiten diotenetik urtebeteko epean inor ez kaleratzeko konpromisoa hartzen du. Denbora horretan, beharrezkoa balitz, beste antzeko espedienteber bat eskatuko litzateke, eragingo liekeen langileei lanari eustea bermatzeko moduan.

Mercedesen aldi baterako erregulazioa apirilaren 11n, larunbata, amaitzea aurreikusten da eta produkzioari 14ean, asteartean, berrekitea, Aste Santuko oporren bueltan, baina espedientearen balizko luzapena "gertatzen denaren arabera berrikusiko da" eta "osasun alarmak irauten duenaren araberakoa" izango da, enpresatik jakitera eman dutenez.

Ohar baten bidez, ELAk ontzat eman du akordioa "krisi egoeraren hasieratik langileek izan duten lehentasuna bermatzen baitu, langileen osasuna babestea".

"Mercedes-Benzentzat ez da inoiz lehentasunezkoa izan ia 5.000 pertsonaren osasuna" salatu dute eta "ez zuten inolako neurririk hartzeko asmorik. Beraz, akordioa egon bada, langileon konpromisoagatik, borrokagatik eta elkartasunagatik izan da" gaineratu dute.

"Orain enpresak esan nahiko du borondate onaren emaitza dela akordio hau, baina badakigu ez dela horrela. Eskaintza hau beldurraren zein presio mediatikoaren estrategiak ez diela balio ikusi dutenean iritsi da" ohartarazi dute. Era berean, EAEko zein Espainiako Gobernuak kritikatu ditu ELAk, "enpresen interesen alde jartzeagatik".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;