Ekonomia -

KORONABIRUSA

132.000 langileri baino gehiagori eragiten diete aldi baterako lan-erregulazioek EAEn

Kaltetutako langileen kopurua ia % 17 igo da egun bakarrean, 113.557tik 132.718ra.

Enpresa bateko langile bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Enpresa bateko langile bat
Enpresa bateko langile bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn aldi baterako lan-erregulazioek 132.718 langileri eragiten diete, ostiralean baino ia 20.000 langile gehiagori, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak zabaldutako azken datuen arabera.

Koronabirusaren pandemia geldiarazteko alarma-egoera hasi zenetik, etenaldi ekonomikoak euskal enpresetan eragindako aldi baterako lan-erregulazioak handituz joan dira egunez egun.

Astelehen honetan, ia 3.000 enpresatan bideratu dute egun bakarrean: ostiralean 16.297 izan ziren, eta 19.110 dira gaur.

Kaltetutako langileen kopurua ia % 17 igo da egun bakarrean, 113.557tik 132.718ra.

Aldi baterako lan-erregulazio gehien Bizkaian aurkeztu dira, 10.002 erregulazio bideratu eta 63.908 langileri eragiten baitiete.

Gipuzkoan, 6.350 enpresak formalizatu dituzte erregulazio espediente horiek, eta 41.452 langileri eragiten die. Araban, berriz, 2.750 zenbatu dituzte, eta 27.358 langileri eragiten diete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Langabezia Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana ABEEE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa