Ekonomia -

Saioen amaieran

Burtsek behea jo dute nahasmen handiko egunaren amaieran

Ibex 35ek saioa urteko beherakadarik handienarkein, % 3,89koarekin, itxi du. Bestalde, Wall Streetak egunaren amaierazn % 4,31ko jaitsiera handia izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burtsek behea jo dute mundu osoko merkatuetan nahasmen izugarria bizi izan den osteguna amaitzerakoan.

Espainiako burtsak % 3,89ko galerekin itxi du ostegun honetako saioa, 2010eko ekainaren 29tik beherakada handiena dena. Horrek Ibex 35eko maila 8.686,5 puntuetan kokatu du. Azken bost egunetan jarraian behera egin du burtsak, guztira % 10.

Modu horretan, arrisku saria 390 puntutan gelditu den arren, burtsa itxi baino ordu bat eta erdi lehenago, berriro ere 400 puntutara igo da.

Wall Streetari dagokionez

Wall Streetak ere beherakada itzela jaso du ostegunaren amaieran eta Dow Jons, bere indikadore nagusiak, % 4,31ko jaitsierarekin itxi du, mundu mailako merkatuetan gorabehera handiak izan diren ostegun hau.

Itxierako behin-behineko datuen arabera, indize horrek Estatu Batuetan kotizatzen duten 30 enpreas handienak jasotzen ditu eta 512,53 puntu kendu ditu 11.383,91 unitaterekin ixteko saioa. Era berean, S&' || 'P 500ek %4,78 galdu du eta Nsdaq merkatuak osatzen duen indizeak behea jo du % 5,08 erorita.

Beherakadaren zergaitiak

Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzek erakutsi duten irmotasun faltak Ibexaren gainbehera ekarri dute, nahiz eta egun osoan zehar positiboan mantentzen saiatu den arren.

Finantza arloko adituek uste dute merkatuek inguruko herrialdeen bonuen erosketaren gainean mezu "argia" espero zutela; herrialde horien artean dira Espainia eta Italia, eta horregatik Banku Zentraleko presidentearen hitzek "desengainua" sortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea