Ekonomia -

Koronabirusa

Euskadiko BPGa % 3 jaitsi da lehen hiruhilekoan eta enplegua % 3,1

Euskal Estatistika Erakundeak EAEko lehenengo hiruhilekoko Kontuen Aurrerapena ezagutzera eman du, eta bertan ekonomia zein lan arloan atzerakada handia nabari da.

2019ko urriaren eta abenduaren arteko BPGaren beherakada handiagoa izan zen, (% 4,5). EiTB
2019ko urriaren eta abenduaren arteko BPGaren beherakada handiagoa izan zen (% 4,5).
Euskal Barne Produktu Gordina hondoratu egin da

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) % 3 jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekoan, 2019ko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, eta enpleguak % 3,1 behera egin du, koronabirusaren osasun krisiaren ondorioz.

Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan ezagutarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo hiruhilekoko Kontuen Aurrerapena. Atzerapen ekonomiko eta lan-arloko beherakada handia islatzen du, martxoaren bigarren hamabostaldian hartutako neurriek eta une horretatik aurrera abian jarritako "ERTE kopuru handiek" eraginda.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (2019ko urritik abendura), BPGren jaitsiera are handiagoa izan zen,% 4,5ekoa, "aurrekaririk gabeko" jaitsiera izan zen, Eustaten arabera.

COVID-19ren pandemiaren ondorioz martxoko bigarren hamabostalditik aurrera hartutako neurri bereziek "jarduera ekonomikoaren beherakada izugarria eragin dute", Eustaten arabera, egora hau aurreikustea ezinezkoa zela gaineratu du, EAEko ekonomia % 2,2 hazi zen unean.

Izan ere, 2020rako Eusko Jaurlaritzak aurreikusita zeukan BPGa % 1,9 haziko zela Euskadin, eta 11.500 lanpostu inguru sortuko zirela.

Eskaintzaren aldetik, urtarriletik martxora atzerakada orokorra izan da sektore guztietan, neurri handiagoan edo txikiagoan, martxoaren azken bi asteetan ekoizpen jarduera guztietan emandako alterazio edo geldiaraztearen ondorioengatik.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 3,1 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta.

Hiruhilekoen arteko datuei erreparatuz gero, jaitsiera urte artekoa baino handiagoa izan da, % 4,1ekoa.

Enpleguak beherakada handia izan du, neurri handi batean, hartu diren enplegu-erregulazioko espedienteen kopurua "oso handia" delako. Eusko Jaurlaritzaren azken zifren arabera, 26.085 aldi baterako lan-erregulazio dira, 183.160 langileri eragiten dietenak.

Lehen hiruhilekoko egoerak kontrastea egiten du Euskadik iaz izan zuen bilakaera ekonomikoarekin, 2019an ekonomia % 2,2 hazi zen, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako ehuneko bera, eta enplegua % 1,6 handitu zen; beraz, lanaldi osoko 15.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren.

Diru-bilketa aurten % 20 jaitsi daitekeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren arabera, COVID-19ko krisiaren ondorioz aurten bildutako dirua % 20 inguru jaitsi daiteke, "oso jaitsiera handia"izango dela adierazi dute, 3.000 milioi euro gutxiago biltzea ekarriko lukeena.

Hala adierazi du ostiral honetan Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrak egiten ari den saioan; bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria bere gobernuak pandemiari aurre egiteko egiten ari den jarduerak azaldu ditu.

2019ko urrian, Finantzen Euskal Kontseiluak 2020an diru-bilketa 15.767,8 milioira irits zitekeela aurreikusi zuen, hau da, 382 milioira, 2019an baino % 2,5 gehiago.

Azpiazuk iragarri duenez, Jaurlaritzak apirilaren hasieran egindako aurreikuspenak berrikusiko ditu; izan ere, EAEko Barne Produktu Gordina % 3,6 behera egin dezakeela aurreikusi du, eta 17.000 lanpostuen suntsipena eragingo luke, kalkulu horiek "nabarmen gaindituko" liratekeelako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa BPGd Espainia