Ekonomia -

Koronabirusa

Nafarroako sindikatuek hezkuntza ituna bete dadila eskatu dute

LABk, Steilasek, AFAPNAk, ANPEk, CCOOk eta UGTk uste dute itunak "COVID-19aren aurrean ere babesten" duela, eta eskoletako klaustroei ituna aldarrikatzeko deia egin diete.

Ikasleak eskola publiko batean. Argazkia: EiTB
Ikasleak eskola publiko batean. Argazkia: EiTB
Ikasleak eskola publiko batean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek hezkuntza ituna osorik bete dadila eskatu dute, "COVID-19aren aurrean ere babesten" duelako.

Elkarrekin adostu duten adierazpenean jaso dutenez, alarma egoerak Nafarroako hezkuntza ituna bete dadila aldarrikatzen harrapatu zituen sindikatuak, eta orain hezkuntza zentroetako plantillak osatzen ari direnean, "are beharrezkoagoa da ituna goitik behera betetzea".

Sindikatuek gogorarazi dute 2020ko Aurrekontu legean ez zegoela diu partidarik 2020-2021 ikasturterako itunak aurreikusten zituen neurriak ezartzeko, tartean 57 urtetik gorakoen klase orduak murriztea eta zuzendaritzako jardueretarako hezkuntza zentroei ordu gehiago ematea.

Sindikatuek uste dute neurri horiek "beharrezkoak" direla eta "hobekuntza nabarmena" eragingo dutela "osasun erronken eta erronka pedagogikoaren" aurrean.

Hori dela eta, Nafarroako eskola publiko guztietako klaustroei eskatu diete Hezkuntza departamentuari exiji diezaiotela Hezkuntza Publikoa hobetzeko ituna osorik bete dadila eta osasun egoerak eskatzen duen baliabide ekonomiko guztiak inberti ditzala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa LAB Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak CCOO UGT Steilas Lan gatazkak Koronabirusa