Itxi

2020/05/12

13:50

Ekonomia

KORONABIRUSA

Jaurlaritzak 50 milioi euro emango dizkie ardo, sagardo eta garagardo sektoreei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAEko edarien sektoreak "krisi larria" bizi du, nazioarteko eskariaren hondoratzeak eraginda.

  • Pertsona bat edalontzia betetzen sagardotegi batean

    Pertsona bat edalontzia betetzen sagardotegi batean. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuarekin lankidetzan, zirkulatzaile lerro berri bat bideratu du, 50 milioi eurokoa, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari eta sagardo eta garagardo sektoreei zuzenduta, EAEko edarien ekoizpen-kate osoari laguntzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak eman du ekimenaren berri Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, astelehen honetan EAEko edarien sektoreko ordezkariekin bildu ostean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren eragina elkarrekin aztertzeko eta sektoreari eragin dizkion "ondorio negatiboak" minimizatzeko hartu beharreko neurriak adosteko.

EAEko edarien sektoreak "krisi larria" bizi du, bai nazioarteko eskaria hondoratu delako, bai Horeca kanala erabat gelditu delako, eta arazo nagusia "diruzaintzako tentsioak" dira.

Egoera horren aurrean, laguntza-neurriak jarriko dira abian, hala nola zirkulatzaile lerro berri bat, 50 milioikoa, merkaturatze-atari bat abiaraztea EAEko upategi guztientzat, edo merkataritza-berrikuntzari laguntzeko bonuak, 700.000 eurorekin hornitutako ekimena.

Era berean, Ardoa-Basque Wine Office Sustatzeko Plana berrikusi da, krisiaren testuingurura egokituta, eta tokiko eta nazioarteko merkatuan komunikazio- eta sustapen-ekintzetarako programa bat jarriko da abian, 3 milioi eurokoa. Horrekin guztiarekin batera, astearte honetan, Gobernu Kontseiluak "OCM Vino promoción" programako laguntzak handitu ditu, 1.835.730 euro gehituta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;