Ekonomia -

Lan erreforma

Yolanda Diaz: "Izan argi lan erreforma deuseztatzeko bideak jarraituko duela"

Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak Senatuan esan duenez, “elkarrizketa sozialarekin” deuseztatuko da legea, “lehenbailehen”.

Senatuan agerraldia egin du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko ministroak
Yolanda Diaz
Senatuan agerraldia egin du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko ministroak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan eta Ekonomia Sozialeko presidenteak Senatuan esan duenez, PPren lan erreforma deuseztatzeko prozesuak “bere bidea” egiten jarraituko du, elkarrizketa sozialaren esparruan, lehen fasea koronabirusaren pandemiaren aurretik abian zela.  

Senatuko Lan Batzordean Gobernuak koronabirusaren ondorioen aurrean lan arloan hartutako neurriak azaltzeko egindako agerraldian, Diazek baieztatu du Ministerioak lanean jarraituko duela PPk “inposatutako” erreforma deuseztatzeko, eta adostasunik gabe onartuta “elkarrizketa soziala dinamitatu” zuela erantsi du.

“Izan argi lan erreforma deuseztatzeko bideak jarraituko duela, elkarrizketa sozialarekin”, esan du ildo horretan lasaitasuna helarazi nahian, eta enpleguaren egungo prekarietatea 2012ko erreforma horren isla dela gaineratu du.  

Diazek azpimarratu du dudarik gabe “lehenbailehen” deuseztatuko dutela eta “posible dugun bezain laster” egingo dutela, nahiz eta “pandemia batean gaude” ekarri du gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Lege berria Politika Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz