Ekonomia -

Koronabirusa

Jaurlaritzak 5 urteko epea jarri du krisiaren aurreko egoera ekonomikora itzultzeko

2025erako langabezia tasa % 10etik behera egotea jarri du helburu gisa, hau da, pandemiaren aurretik zegoen mailara jaistea.

Langileak. Argazkia: Javi Colmenero
Langileak. Argazkia: Javi Colmenero
Langileak. Argazkia: Javi Colmenero

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2025ean langabezia-tasa % 10etik behera egotea jarri du helburu gisa, bost urtean COVID-19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioak iraultzeko.

Hala jakinarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, Ingurumenaren Mundu Mailako Egunaren harira Meatzaldea Ekoetxea Ingurumen Interpretazio Zentroan emandako prentsaurrekoan.

Erkorekak esan duenez, pandemiak eragindako krisiak "garrantzi handiko" egitasmo bat beharko du, datorren legegintzaldi osoan aurrera eraman beharko litzatekeena.

Eusko Jaurlaritzaren estrategia ekonomiko berriak 2025. urtea izango du jomugan, ordurako langabezia % 10etik behera egotea jarri baitu helburu, hau da, koronabirusaren pandemia hasi baino lehen zegoen mailan.

Zentzu horretan, Erkorekaren esanetan, "oso garrantzitsua" da Espainiako Gobernuak datorren ekainaren 19an Europako Batasunak onartuko duen ekonomia suspertzeko laguntza eta neurri sortaren "kudeaketa bateratua" egiteko hartu duen konpromisoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Eusko Jaurlaritza Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa