Ekonomia -

Gipuzkoako Ogasuna

Gipuzkoako Ogasun diputatuaren jarrera 'onartezina' dela dio Olanok

Helena Francok, Ogasun diputatuak, "herritarrei informazioa nahita ezkutatzen" diela dio Olanok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak, Markel Olanok (EAJ), Helena Francoren, Ogasun diputatuaren, jarrera "onartezina" dela esan du prenstaurrean. "Ogasun Diputatuak ez du jakitera eman, kupoaren inguruan estatuarekin egon den gatazkaren ondorioz, ahaldundiaren diru bilketan ez direla 68 milioi euro sartu" esan du Olanok.

Euskal lurralde foralen diru-bilketaren joeran "180ºko bira" egon dela esan du Olanok. Bilduk "atentzioa desbideratu" nahi duela dio eta "desoreka eta joera horren ardura aurreko gobernuari egozten diola esan du".

"Kontuak ez ateratzea ez da Gipuzkoako Ahaldundiaren arazoa bakarrik, euskal lurralde guztien gaia da", adierai du Olanok.

EAJk Martin Garitanori, Ahaldun Nagusiari, interpelazio bat aurkeztu dio, "Ogasun diputatuaren hitzengatik azalpen bat eman eta hitz horiek zuzendu eta publikoki baliogabetzeko". Gainera hitzak "oso larriak" izan direla esan du, eta "aurreko gobernuarekiko eta euskal erakundeekiko desleiakeria" izan dela gaineratu du.

Diru bilketaren helburuak Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ezarri zituela esan du Olanok, horregatik, "salatzen duten arduragabekeri hori instituzioena izango litzateke".

Euren jarrera, gainera, "harroputza" izaten ari dela uste du Olanok, "aurreko diputatuarekin, Pello Gonzalezekin ez direlako bildu ere egin", eta "egin dituzten salaketa horiek informazio ezagatik" direla aipatu du. "Bilduko gobernua, gehiengo osoa balu bezala jokatzen ari da" eta exekutiba gipuzkoarrak ea "elkarrizketa gaitasunik ez duen" galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea