Ekonomia -

Konstituzioaren erreforma

CiUrekin akordio batera iristea baztertzen du Blancok

Aurrekontuen egonkortasuna gobernu on eta osasun ekonomikoaren oinarria dela dio Blancok eta krisialditik ateratzeko "orain eta hemen" egitea nahitaezkoa dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak Konstituzioaren erreformarako CiUrekin akordio batera iristeko ez dituela "eremuak ikusten" adierazi du ostiral honetan Gobernuaren bozeramaileak, Jose Blancok, ministro kontseiluen bileraren ostean. Nazionalisten zuzenketak onartzea konstituzioaren paktua bertan behera uztea izango litzatekeela gaineratu du.

"Ez autoderminazioa, ezta kontzertu ekonomikoa ere" ez dira espiritu konstituzionalaren parte, horregatik, zuzenketa horiek erreformara gehitzeak, Parlamentua Konstituzioaren gurasoak sortu zuten zentzutik urruntzea izango litzateke.

Konstituzioan defizit publikoa mugatzeko erreformaren eztabaida "bareagoa" izatea gustatuko zitzaiekeela aipatu du Gobernuak eta CiUrekin adostasun batera iristea gustatuko zitzaiekeela. "Gertutasun aukerak egon ziren", baina Ezker Batuko diputatuaren, Gaspar Llamazaresen betoarengatik, "nazionalista katalanek nahi zituzten zuzenketak ezin izan ziren bozkatu".

Hala ere, zuzenketa horien bozketaren emaitzek ez lukete CiUren babesa behar, gaineratu du Blancok. Gaur onartu den erreformak "salbuespen izaera" du, eta nahitaezkoa izan da "zor publikoaren merkatuek zurrunbilo finantzieroetan duten inplikazio handiaren" garaiari aurre egiteko.

Kongresuan lortutako akordioa "Espainiarentzat positiboa da eta izango da", Konstituzioan aurrekontuen egonkortasuna egotea "herritarrentzar bermea" izango da, "ongizatearen estatua ziurtatzen duelako, eta inbertsoreentzat ere positiboa delako, epe luzera kaudimen ahalmenaren irudia hobetzen duelako".

Europar Batasunaren gobernatzearen aldeko apustuan "Espainia Europako lehen herrialdeen artean" kokatzen dela esan du , eta izapide hau hain azkar egitea eta "salbuespeneko" neurri hauek hartzea, abuztuko zurrunbiloekin eta ekonomiaren arrisku larriarekin justifikatu du. Zentzu honetan, datozen hilabetak zailak izan daitezkeela gaineratu du. Ikuspegi historikoarekin aztertzerakoan, "konstituzioaren erreformaren egokitasuna" ikusiko dela esan du Blancok. Aurrekontuen egonkortasunaren printzipioa maila juridiko altuenera eramatea dela esan du, eta aurrekontuen egonkortasuna gobernu on baten eta osasun ekonomikoaren printzipioa dela adierazi du. "Orain eta hemen egitea" beharrezkoa da krisitik ateratzeko. Kongresuan egin den eztabaidaren inguruan, persiar merkatutzat jotzea arbuiatu du eta Parlamentuak, ostiral honetan, "gure demokrazia bizirik dagoela eta erreala dela" erakutsi duela esan du Blancok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea