Ekonomia -

Koronabirusa

Frantziako Gobernuak ohiko jarduera ekonomikoa nahi du uda honetan

Frantziako herritarrek aurten 100.000 milioi euro aurreztuko dituztela kalkulatu du, eta asmoa da kontsumoa sustatzea, ekonomia susper dadin.

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa. Argazkia: Efe
Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa. Argazkia: Efe
Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroak berretsi du laneko itzulera bizkortu beharra dagoela, murrizketak dituzten sektoreetan izan ezik, uda honetan jarduera ekonomikoa bere onera itzul dadin.

“Uda honetan jarduera ekonomikoa normaltasunera itzultzea da nire helburua”; azpimarratu du LCI katean egin dioten elkarrizketa batean, eta gogorarazi du duela 15 egun industria krisia hasi aurreko mailaren % 60-65en zegoela martxan.

“Lanerako itzulera masiboagoa izatea, jarduera azkarrago martxan jartzea” da bere nahia, jokoan dagoena “frantziarren oparotasuna” dagoelako, eta bereziki “ahulenena, langabezian daudenena”.

Le Mairek esan du zergak ez dituztela handituko, eta zor publikoaren hazkundea etorkizuneko hazkundearekin konpentsatuko dutela.

Frantziako herritarrek aurten 100.000 milioi euro aurreztuko dituztela kalkulatu du, eta asmoa da kontsumoa sustatzea, ekonomia susper dadin.

Frantziako Gobernuak 2020ko aurrekontuen hirugarren bertsioa aurkeztu zuen asteazkenean, koronabirusaren krisiaren aurkako talka plana handitzea barne hartzen duena, eta 643.000 milioi euro aurreikusten ditu estatu gastu eta bermeetarako.

Ministroak zehaztu du kopuru hori Frantziaren Barne Produktu Gordinaren % 20 dela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Macronen Gobernua