Ekonomia -
% 5 inguru behera egin dute
Ibex 35ek eta Europako gainerako burtsek behea jo dute
Ibex 35ek % 4,69 behera egin du eta Espainiako arrisku-saria 341 puntutan kokatu da. Europako burtsek, halaber, behera egin dute NDFk mundu mailako atzeraldia gerta litekeela ohartarazi ondoren.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 4,69 behera egin du eta 8.000 puntuko maila galtzetik gertu gelditu da, Nazioarteko Diru Funtsak mundu mailako atzeraldia gerta litekeela ohartarazi ondoren.
BBVAk eta Santanderrek % 5,79 eta % 5,94 behera egin dute hurrenez hurren. Espainiaren arrisku-saria 341 puntutan kokatu da.
baztertu egin du Europar Batasunean atzeraldi ekonomikoaCristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren presidenteak eman zuen abisuak kalte egin die baita Frankfurteko (% 5,28), Pariseko (% 4,73) eta Londreseko (% 3,58) burtsei ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea