Ekonomia -
Laneratze prozesua
Pertsona desgaituen laneratzea % 40 murriztu da itxialdiagatik
Fekoorrek enpresetan sentsibilizazio lanak ere egiten ditu, eta hilabete hauetan ardura soziala, hobari pizgarriei buruz 120 enpresa informatu eta aholkatu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) urteko lehen seihilekoan 30 pertsona laneratu ditu, iaz baino % 40 gutxiago.
Sinatutako kontratu gehienak zerbitzuen sektorean, administrazio-sektorean edota sektore sozio-sanitarioan sinatu dituzte, pandemian “oinarrizkoak” izan diren sektoreetan.
Elkarteak, halaber, 361 pertsonari eman die lan-orientazioa. Itxialdian telefono bitartez egin dute euren lana, baina ekainaren 8az geroztik, aurretik txanda eskatuta, aurrez aurre ere badabiltza Santutxuko (Bilbo) bulegoan.
Esku-hartzea pertsona bakoitzaren lana bilatzeko prozesuan eta pandemian zehar bakoitzaren egoera pertsonal zen familiartekoaren jarraipena egitean oinarritu da. Halaber, Fekoor pertsona horien laneratzea errazten duten tresnak osatzen saiatu da, eta ERTE, Lanbide eta Gizarte Segurantzari buruzko informazioa eman diete.