Ekonomia -

Emaitek Plus 2020

Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro bideratu ditu Emaitek Plus programara

Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologikoei eta ikerkuntza kooperatiborako zentroei zuzentzen zaie.

Ikerketa-zentro bat. Argazkia: parke.eus
Ikerketa-zentro bat
Ikerketa-zentro bat. Argazkia: parke.eus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu Kontseiluak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eskatuta, Emaitek Plus 2020 laguntzen baimena onetsi du. Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko urteko programa da.

Itzulgarriak ez diren eta norgehiagoka araubidearen araberako dirulaguntzen programako erakunde onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira, ikerkuntza kooperatiborako zentroen eta zentro teknologiko multifokalizatuen kategorian egiaztatuak.

Bideratuko den kopuru osoa (65 milioi euro) bi zenbatekotan banatuko da:

1) Zentro teknologiko multifokalizatuentzat, 48.750.000 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

· Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 47.288.000 euro.

· Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 1.462.000 euro.

2) Ikerkuntza kooperatiborako zentroentzat, 16.250.000 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

· Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 15.763.000 euro.

· Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 487.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta irailaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Eskabidera jotzeko eta hura betetzeko, egoitza elektronikoa baino ezingo da erabili.

Emaitzen bilakaera positiboa

Emaitek Plusek finantzaketa esleitzeko bere onuradunen jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen ditu.

Programaren emaitzen bilakaeraren analisiak zentro teknologikoen batez besteko betetze-mailak gora egin duela erakusten du: 2015ean 80,19koa zen eta 2019an, 89,55ekoa. Alegia, 9 puntu hobetu da, nahiz eta deialdi bakoitzean betetze-maila handiagoa eskatu den. Ikerkuntza kooperatiborako zentroak direla eta, batez besteko betetze-maila 2015ean 63,47koa izan zen eta 2019an, 82,76koa; alegia, 19 puntu egin du hobera, nahiz eta deialdi bakoitzean eskatutako xedea areagotu.

Eskaintza teknologikoa eratzen duten zentroen zientzia- eta ikerketa-jardueraren emaitzak hobetzeko helburu horrek zeharka eragiten du, modu positiboan, I+G zerbitzuen hartzaile diren enpresen egituran (eskari teknologikoa), eta ez dakar inolako administrazio-karga gehigarririk enpresen sorreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak