Ekonomia -

Euskal kutxen bat egitea

Kutxabank entitatean barneratzea onartu dute BBK eta Vital kutxek

BBKko batzarrean aldeko 92 boto eta kontrako sei izan dira. Bestalde, Arabako aurrezki-kutxaren batzarrean aldeko 90 boto, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.

Euskal kutxen bat egitea. Argazkia: etib.com.
Euskal kutxen bat egitea. Argazkia: etib.com.
Kutxabank entitatean barneratzea onartu dute BBK eta Vital kutxek

03:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrezki-kutxen bat-egite operazioa onartu du BBKko ezohiko Batzar Nagusiak arratsaldean. Horrela, Kutxa eta Vital Kutxarekin batera Kutxabank entitate berrian integratzea onartu du Bizkaiko aurrezki-kutxak. Aldeko 92 boto eta kontrako sei izan dira. Ez da abstentziorik izan bozketan.

Bestalde, Vital Kutxako Batzar Nagusiak botoen % 94,7arekin operazioa babestu du. Banku berriak aktiboetan 75.000 milioi euro izango ditu.

BBK

BBKko batzarrean 98 lagunek parte hartu dute. Organoa 100 ordezkarik osatzen dute. ELA, EB eta LABeko ordezkariek kontrako botoa eman dute. Gainerako ordezkariek bat-egitea babestu dute.

Ezker abertzaleko ordezkariek egitasmoa babestu dute, izan ere, kutxetako zuzendaritzak Bildurekin akordio batera heldu ziren iragan asteazkenean.

Orduan adostutako aldaketak gaurko batzarreko gai-zerrendan sartzea ezinezkoa izan da, akordioa duela gutxi lortu dutelako. Ondorioz, gaur bozkatutako proiektua originala izan da. Aldaketak aste gutxi barru bozkatuko dituzte batzar berri batean.

Vital Kutxa

Arabako kutxaren batzarrak ordu eta erdiko iraupena izan du. Bileran 95 ordezkarik parte hartu dute (100 konpromisario). Bat-egitea aurrera atera da, aldeko 90 boto jasota (% 94,7), kontrako bi (ELA sindikatuko ordezkariak) eta hiru abstentzio (LABeko ordezkari bakarra eta talde independenteko bi konpromisarioak).

BBKk bere batzarra egin duen egun berean elkartu dira Arabako kutxaren ordezkariak. Gipuzkoako Kutxak irailaren 23an bozkatuko du bat-egitea. Aurrezki-kutxen batzarrak urrian berriz bildu beharko dira aste honetan sartutako aldaketak bozkatzeko, Bildurekin lortutako akordioaren ostean.

Mario Fernandez BBKko presidenteak hitza hartu du batzarrean. Fernandezen ahotan, kaudimena soilik kontuan hartuta "euskal aurrezki-kutxek ez dute horrelako operaziorik behar", baina "lehiakideen baldintza berdinetara heltzeko eta arazoak planteatzen diren edozein unerako prest egoteko" integrazioa beharrezkoa da.

Calos Zapatero Vital Kutxako presidenteak azaldu duenez, pauso "historikoa" da eta Arabako entitatea "ezin zezakeen" sektorearen berrantolaketatik "at geratu".

Zapateroren hitzetan, Vital "sendoa eta kaudimenduna" da, baina "ezin zezakeen" sektorearen berrantolaketatik "kanpo geratu". "Noiz arte luza zitekeen bakarkako bidea?", galdetu dio bere buruari.

Prozesuak arrakasta baldin badu, kutxa berria Espainiakofinantza-sistemako laugarren aurrezki-kutxa eta zortzigarrenfinantza-entitatea izango da. Integrazioa urte bukaeran edo 2012kohasieran bukatuta egotea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea