Ekonomia -

Pentsioak

Osasun eta pentsio publikoen aldeko manifestazioa egingo dute pentsiodunek Bilbon

Bizkaiko Pensiodunen Mugimendua kalera irtengo da abuztuaren 24an "osasun eta zerbitzu soziosanitario publikoak eta pentsio duinak" eskatzera.

Pentsio publiko duinen aldeko manifstazioa, Bilbon. Irudia: EiTB
Pentsio publiko duinen aldeko manifstazioa, Bilbon.
Pentsio publiko duinen aldeko manifstazioa, Bilbon. Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak "osasun eta zerbitzu soziosanitario publikoak eta pentsio publikoak eta duinak" defendatu nahi dituzten pertsonak eta elkarteak deitu ditu haiekin batera manifestatzera, abuztuaren 24an Bilbon.

Mugimenduak bertan behera utzi ditu astelehenetako elkarretaratzeak irailaren 7ra arte, baina manifestaziorako deia egin du. Martxa Areatzan bukatuko da, eta txistulariek eta bertsolariek hartuko dute parte. Bilboko Konpartsek eta beste elkarte batzuek bat egingo dutela uste dute.

"Interes handikoa litzateke osasun eta zerbitzu soziosanitario publikoak defendatu nahi dituztenek, baita gaurko eta biharko pentsio publiko eta duinak nahi dituztenek, bat egitea eta manifestazioan parte hartzea", esan dute.

Ohi bezala, Bilboko Aste Nagusiko datetan egingo da pentsiodunen mugimenduaren manifestazioa. Aurten, ordea, bertan behera geratu dira jaiak, pandemiagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Pentsioak