Ekonomia -
Eusko Legebiltzarrean
Lanbide erakunde autonomoa izateko ekimena onartu egin dute
Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomo gisa eta nortasun juridiko propioa izateko ekimena onartu dute gaur goizean EAJk, PSEk eta PPk.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko Lan, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Batzordeak Lanbide euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomo gisa eta nortasun juridiko propioa izateko ekimena onartu du gaur goizean, EAJren, PSEren eta PPren aldeko botoekin.
Aralar eta Ezker Batua abstenitu egin dira. Hala ere, talde hauek hainbat zuzenketa aurkeztuko dituzte ekimen hau eztabaidatzeko egingo duten osoko bilkuran.
Mikel Unzalu (PSE) batzordeko presidenteak azaldu duenez, "ia lege guztia aho batez" onartzea lortu dute dagoeneko.Lanbideren organo ezberdinen funtzionamenduaren inguruan "gehiengo baten" onespena lortu dutela nabarmendu du Unzaluk.
Gauzak horrela, Lanbideren Administrazio Batzordeak 15 kide izango ditu (bost Jaurlaritzaren izenean, beste bost sindikatuen izenean eta azkeneko bostak enpresa talde ezberdinak ordezkatuz).