Ekonomia -
Finantza krisia
Hersturak hazkundea arriskuan jartzen duela onartu du Merkelek
Berlinen jakitera eman duten adierazpen bateratuan, zergak indartzeko politikak beharrezkoak direla adierzi du kantzelariak, baina ezin dezakete hazkunde ekonomikoa ariskuan jarri.
Erredakzioa
Nazioarteko erakundeekin batera sinatutako adierazpen bateratuan, herstura erradikalek hazkunde ekonomikoa arriskuan jar dezaketela onartu du gaur Angela Merkel Alemaniako kantzelariak.
Berlinen jakitera eman duten adierazpen bateratuan, zergak indartzeko politikak beharrezkoak direla adierzi du kantzelariak, baina ezin dezakete hazkunde ekonomikoa ariskuan jarri.
Merkelek munduko ekonomia eta finantza ordezkariekin bilera egin du gaur Berlinen. Horien artean egongo dira Nazioarteko Diru Funtsako eta Europako Banku Zentraleko agintariak.
Gaur, izan da hain zuzen, Jean-Claude Trichet buru dela Europako Banku Zentralaren azken kontseilua. Zortzi urte eta gero urriaren 11n utziko du kargua Trichetek.
Berlingo bileran aztertu duten gai nagusietako bat Greziako kontu publikoen egoera izan da, lurraldea, hain zuzen, 8.000 milioi euroko erreskatearen seigarren atala onartzeko zain dago.
Mailegu hori lortu ahal izateko nahitaezkoa da Atenasek berehalako ordainketei aurre egiteko gaitasuna duela egiaztatzea, hori Troikaren (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa, eta Europako Banku Zentrala) txostenak jarriko du agerian.
Hainbat iturrik Greziako zorraren gaineko % 50erainoko kitarekin eta euroguneko gainerako herrialdeen "B planarekin" espekulatzen dute lurralde horietako ekonomiak ondorengo ekaitzei aurre egin ahal izateko.
Europako banku sistemaren egoeraWolfgang Schäuble Finantza ministro alemaniarra, Francois Baroin frantziarra eta Jose Antonio Meade mexikarra ere bileran izan dira, baita Angel Gurria Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen idazkari nagusia ere.
Alemaniako kantzilerrak eta Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak atzo, asteazkena, bilera egin zuten Bruselan.