Ekonomia -
Kutxen bat-egitea
Mario Fernandez izango da Kutxabankeko buru
BBKren presidentea Kutxabank Euskadiko hiru kutxen fusioarena ere izango da. Ignacio Sanchez Asiainek hartuko du zuzendari nagusiaren postua.
Erredakzioa
Mario Fernandez BBKren presidentea Kutxabank Euskadiko hiru kutxen fusioarena ere izango da, eta Ignacio Sanchez Asiainek hartuko du zuzendari nagusiaren postua, erakundeetatik jakitera eman dutenez.
Hiru kutxen zuzendariak: Mario Fernandez (BBK), Carlos Zapatero (Vital) eta Xabier Iturbe (Kutxa), gaur arratsaldean bildu dira Bilbon, Bizkaiko erakundearen zuzendari talde batekin, integrazioaren prozesuari buruzko berriak eta erakundearen organigrama jakitera emateko.
Prozesuaren hasieratik ziurtzat jotzen zen moduan, Mario Fernandez prozesuaren bultzatzaile nagusia eta bertako kutxa handienaren buru dena izango da erakundearen presidentea.
Beste bi erakundeen presidenteak izango dira presidenteorde: lehenenegoa, Iturbe izango da, eta, bigarrena, Zapatero, galdegindako iturrien arabera.
Halaber, Jose Ignacio Sanchez Asiain BBKren zuzendari nagusiak Kutxabanken kargu bera hartuko du, urtarrilaren 1ean martxan jarriko duten erakundearen "gizon indartsua" izanda.