Ekonomia -

Bilera Bruselan

Lehendakariak 'opor fiskalen' eragina murriztea du helburu

Lehiakortasunerako Europako komisarioarekin Bruselan bildu ostean Patxi Lopezek azaldu duenez, laguntzak itzuli behar dituzten enpresen porrota saihesteko irtenbideak eskatu dizkio Almuniari.

Patxi Lopez eta Joaquin Almunia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez eta Joaquin Almunia Bruselan bildu dira

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90eko hamarkadan Europako diru-laguntzak ("opor fiskalak" deritzenak) itzuli behar dituzten euskal enpresen porrota saihesteko irtenbideak eskatu dizkio Patxi Lopezek Joaquin Almunia Lehiakortasunerako Europako komisarioari.

"Bi ebazpen irmo daude -Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarenak- eta, horien arabera, 90eko hamarkadan emandako diru-laguntzak legez kanpokoak dira; epaiak bete egin behar dira eta diru hori itzuli", esan du lehendakariak Almuniarekin bildu ostean.

Lehendakariak ohartarazi duenez, 90eko hamarkadako diru-laguntzakitzuli behar dituzten enpresen egoera "zaila" konpontzeko abian jarrikodiren mekanismoak "legezkoak eta Bruselak onartukoak" izan beharkodira, "berriz ere akats berdinean ez erortzeko".

Laguntza formulek Eusko Jaurlaritzak dagoeneko indarrean dituen legezko laguntzetan izan dezakete oinarria, baina, lehendakariak aurreratu duenez, ez dute egitasmo berriak abian jartzea baztertzen, "betiere Europako legalitatearen barruan".

Bilera teknikoak

90eko hamarkadan Europar Batasunak Euskadiko enpresa berriei emandako diru-laguntzen legezkotasuna kolokan egon da hamar urtez, joan den uztailera arte. Hilabete horretan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpokotzat jo zituen diru-laguntza hauek, eta itzuli egin behar zirela ezarri zuen.

Europako Batasunak milioi euro askoko zigorra eskatu zuen Espainiarentzat, eta horren gainean azken hitza eman beharko du Europako Justizia Auzitegiak. EBk dirua itzultzeko egun bakoitzeko atzerapena zigortu nahi du.

Europako industria modernizatzeko euskal proposamena

Euskadin egindako lanean oinarritutako ebazpen bat aurkeztu du gaur Lopezek EBko Eskualdeetako Lantaldean. Industria sektorearen modernizazioan oinarritutako hazkunde ekonomikorako garapen eredu bat azaldu du lehendakariak Bruselan.

Euskadik "industria tradizio handia du eta, era berean, ohitura hori industria moderno batean eraldatzen jakin izan du, ekonomiaren eta garapenaren motorea izateko", esan du Lopezek, "horregatik aukeratu gaituzte".

Eskualdeetako Lantaldean aurkeztutako agiriak "aho batez" Europako Batzordearen "babesa" jaso du, lehendakariaren ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea