Ekonomia -

KORONABIRUSA

Industriaren jarduerak % 14,5 egin zuen behera abuztuan EAEn

Urtea hasi zenetik, EAEko industria ekoizpenaren beherakada % 16,6koa izan da. Industriaren jarduerak hondoa jo zuen apirilean, % 39,93 ko jaitsierarekin.

Industria arloko langile bat. Artxiboko argazkia: Irekia
Industria arloko langile bat
Industria arloko langile bat. Artxiboko argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko industria ekoizpenak % 14,5 egin zuen behera abuztuan 2019ko hilabete beraren aldean, INE Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Euskadiko kontsumo-ondasunen urte arteko tasa – % 7,98koa izan zen, kontsumo iraunkorreko ondasunen kasuan % 6,76koa; – % 10,63koa, kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen kasuan; – % 15,91koa, ekipamendu-ondasunen kasuan; – % 7,94koa, bitarteko ondasunen kasuan, eta – % 31,35ekoa, energiaren kasuan.

Urtea hasi zenetik, EAEko industria ekoizpenaren beherakada % 16,6koa izan da. Urtarriletik jaitsierak bata bestearen atzetik pilatu ditu. Industriaren jarduerak hondoa jo zuen apirilean, % 39,93 ko jaitsierarekin, eta maiatzean beherakada % 31,21ekoa izan zen. 

Estatu espainiarrean, abuztuan urteko jaitsiera apaldu egin da, % 5,7ra arte. Dagoeneko zortzi hilabete daramatza negatiboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Industria gaur