Ekonomia -

Enkante berria

Altxorrak 4.602 milioi euro saldu ditu, interesak apur bat igota

Altxor Publikoak 12 eta 18 hilabeterako zorra saldu du, aurreko jaulkipenean erabilitako interes tasa bertsuan: 12 hilerako zorrarena % 3,648koa izan da, eta 18 hilabeterakoarena % 3,9koa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkatuetan tentsio handia dagoela eta Standar & Poors arriskuak neurtzen dituen agentziak Espainiako zor subiranoaren balio jatsi ostean egin dute jaulkipena. Gainera, Greziako zorraren barkatzearen inguruan zalantza handia sortu da.

Erakundeek 12.600 milioi euro baino gehiago eskatu dituzte. Hori dela eta, hasieran eskatutakoaren eta azkenean adjudikatutakoaren artekoa aldea oso egokitzat jo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea