Ekonomia -
Lan-gatazka
Esmaltaciones enpresako langileek beste itxialdi bat egingo dute
Gasteizko lantegiko langileek asteazkeneko 21:00etan hasiko dute itxialdia eta osteguneko 09:00etan bukatuko dute.
Erredakzioa
Gasteizko Esmaltaciones San Ignacio enpresako langileek bihar lantegian itxialdi berri bat egingo dutela iragarri dute. Azken hilabeteetako soldatak ordaindu ez dizkietela salatu eta lantegia ixtearen aurka protesta egingo dute.
LAB sindikatuak gaur komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, Gasteizko lantegiko langileek asteazkeneko 21:00etan hasiko dute itxialdia eta osteguneko 09:00etan bukatuko dute. 89 langile kalean utziko lituzkeen likidazio prozesua "atzera botatzeko" eskatuko diote Merkataritzako epaileari.
2004an egindako kontu-ikuskapena berriro aztertzeko eskatuko diote Gasteizko Udalari, izan ere, orduan Udalak eta enpresak hirigintza-hitzarmena sinatu zuten.
Esmaltaciones San Ignacioko enpresa-batzordeko kideek itxialdia egin zuten irailaren 28an, bilera baten ostean. Ertzaintza bertaratu eta langileei itxialdia bukatzeko eskatu zien.