Ekonomia -
Eustat
3.500 langabe gutxiago zenbatu dituzte hirugarren hiruhileakoan EAEn
Gipuzkoan 3.600 langabe gutxiago zeuden aurreko hiruhilekoaren aldean; Bizkaian, berriz, 1.000 gehiago.
Erredakzioa
Langabe kopuruak behera egin zuen EAEn hirugarren hiruhilekoan, izan ere, 3.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten, eta okupatuta zeudenak 4.600 gutxiago ziren, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Okupatuta dagoen biztanleria kopuruak % 0,5 egin zuen behera eta langabezia-tasa % 10,6ra jaitsi zen.
Gipuzkoan jaitsi zen gehien langabezia, 3.600 langabe gutxiagorekin tasa % 7,5ean kokatu baitzen. Araban 900 langabe gutxiago zeuden hirugarren hiruhilekoko amaieran eta tasa % 6,9ra iritsi zen. Bizkaian, berriz, gora egin zuen langabeziak % 13,5eraino, 1.000 langabe gehiago zeudelako.
Langabe kopuruak behera egin zuen EAEn hirugarren hiruhilekoan, izan ere, 3.500 langabe gutxiago zenbatu zituzten, eta okupatuta zeudenak 4.600 gutxiago ziren, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.Okupatuta dagoen biztanleria kopuruak % 0,5 egin zuen behera eta langabezia-tasa % 10,6ra jaitsi zen.Gipuzkoan jaitsi zen gehien langabezia, 3.600 langabe gutxiagorekin tasa % 7,5ean kokatu baitzen. Araban 900 langabe gutxiago zeuden hirugarren hiruhilekoko amaieran eta tasa % 6,9ra iritsi zen. Bizkaian, berriz, gora egin zuen langabeziak % 13,5eraino, 1.000 langabe gehiago zeudelako.