Ekonomia -

Bat-egite prozesua

Euskal aurrezki-kutxen batzarrek bat-egitea behin betiko onartu dute

Bildurekin izandako negoziaketaren ondorioz bat-egite kontratuan barneratutako aldaketak babestu dituzte BBKk, Kutxak eta Vital Kutxak.

Kutxako batzar nagusia Donostian. EFE
Kutxako batzar nagusia Donostian
Kutxabank: Bildurekin barneratutako aldaketak babestu dituzte batzar orokorrek

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildurekin izandako negoziaketaren ondorioz bat-egite kontratuan barneratutako aldaketak babestu dituzte arratsaldean BBK, Kutxa eta Vital Kutxako batzar orokorrek. Ondorioz, bat-egitea behin betiko onartu dute kutxek.

Bildurekin adostutako akordioa barneratzeko gaur arte itxaron behar izan dute hiru entitateetako gobernu organoek, izan ere, irailean egindako aurreko batzarretan ez zen aldaketak bozkatzeko denborarik izan.

Izapide arraunta izan da gaurkoa eta euskal aurrezki-kutxen bat-egite proiektua behin betiko onartu dute. Kutxabank bankua sortu eta 2012ko urtarrilaren 1ean martxan jarriko da.

Gizarte ekintza eta izaera publikoa

Banku berriak izaera publikoa mantentzea eta kutxen gizarte ekintza epe mugarik gabe mantentzeko konpromisoa jazotzen zuten Bildu koalizioarekin adostutako aldaketek.

Kutxabank Espainiako laugarren kutxa izango da, 75.729 milioi euroko aktiboekin. Unicaja, Caja España eta Caja Dueroren arteko operazioa amaitzen denean Estatuko bosgarrena izatera pasako da, baina Espainiako finantza-sistemaren zortzigarren entitate garrantzitsuena izaten jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea