Itxi

2020/11/09

09:11

Ekonomia

LAN GATAZKA

Bilboko Portuko zamaketariek 24 orduko lanuzteei ekin diete

EITB.EUS

Urriaren 9az geroztik ari dira greba egiten. Astelehenetik aurrera eta abenduaren 9ra arte, ordea, egun osoko grebak egingo dituzte.

  • Bilboko Portua

    Bilboko Portua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azken 30 egunetako lanuzteen ondotik, gaurtik aurrera eta abenduaren 9ra bitartean, 24 orduko lanuzteak egingo dituzte Bilboko Portuko zamaketariek.

Bilboestiba Bilboko Portuko zamaketarien sozietatean ordezkaritza duten Coordinadora, UGT, LAB eta Kaia sindikatuek greba abenduaren 9ra arte luzatzeko erabakia iragarri zuten urria amaieran.

Urriaren 9tik, 317 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen kolektibo berria eskatzeko eta indarrean dagoena "urratzen" dela salatzeko, atsedenaldiei dagokien atala, besteak beste.

Radstad aldi baterako enpresak 103 langile berriro hartzea ez da nahikoa sindikatuentzat. Halaber, sindikatuek patronalaren presioak salatu dituzte, eta Eusko Jaurlaritzari eta enpresei eskatu diete sektoreko behin-behinekotasunarekin amaitzeko.

Bestalde, patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren esanetan, arduragabekeria da greba luzatzea, eta Bizkaiko ekonomia kolokan jartzea egotzi diete sindikatuei.

Urriaren 9an Bilboko Portuan hasitako lanuzteen eragina antzematen hasi da beste sektore batzuetan. Esaterako, Sestaoko ACB enpresak ez du baztertzen, epe laburrean konponbiderik egon ezean, ekoizpena murriztu behar izatea. ACBren arabera, asteak daramatzate txatarraren horniduran atzerapenak izaten eta horrek arriskuan jartzen du lantegiaren errentagarritasuna. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;