Ekonomia -

Lan gatazka

Bilboestibaren arabera, Bilboko Portuak "trafikoaren erdia" galdu du grebarengatik

Hala, eta "piketeen jokabidearen ondorioz", ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90".

Bilboko Portua. Argazkia: EiTB
Bilboko Portua. Argazkia: EiTB
Bilboko Portua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboestibak, Bilboko Portuko Estiba eta Desestiba Elkarteak, adierazi du portuko trafikoaren erdia galdu dutela zamaketarien grebarengatik, eta ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90a".

Bilboestibak agiri batean azaldu duenez, zamaketarien grebaren lehengo 15 egunetan, Bilboko Portuak 16 zamaontziren eskalak galdu ditu, "% 18 aurreko hamabostaldiaren aldean".

Horren ondorioz "% 46 merkantzia orokor eta % 48 edukiontzi gutxiago" mugitu dituzte, aurreko hamabostaldiarkin konparatuta.

Bilboestibak azaldu duenez, "gatazka sortzen ari den kaltearen erakusgarri da kamioien karga eta deskarga kopuruan izandako beherakada ere, batez beste % 80koa izan baita, eta egun batzuetan % 100ekoa".

Horren harira, ohartarazi du "ekonomian, enpleguan eta portuaren eragin eremuan ondorioak oso larriak" direla. Hala, "piketeen jokabidearen ondorioz"”, ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90".

"Merkantzia horien 'bahiketak' arrisku larrian jartzen du enpresen jarduera", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak