Itxi

Ekonomia

LAN GATAZKA

Greba mugagabeari ekin diote Igorreko Kelvion Thermal Solutionsen, itxieraren aurka

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Enpresa batzordeak "lan karga Poloniara eta beste lantegi batzuetara ez bideratzeko" eskatu du. Asteazkenean zuzendaritzarekin bilduko dira eta Eusko Jaurlaritzarekin ere biltzeko asmoa dute.

1:50
Enpresa batzordeko ordezkariak itxiera salatzen

Igorreko Kelvion Thermal Solutions lantegiko langileek greba mugagabea hasi dute azaroaren 15 honetan, zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazio espedientearen aurka (73 langileri eragingo lioke).

Joan den ostiralean egindako batzarrean, zuzendaritzak lantegia ixteko hartutako erabakia arbuiatu zuten langileek, eta lanpostuak mantentzeko mobilizazioak hastea adostu zuten. Enpresa batzordeak "Bizkaia osoari, eta bereziki Arratia bailarari, mobilizazioekin bat egiteko" eskatu diete.

Kelvion Thermal enpresako zuzendaritza azaroaren 5ean bildu zen enpresa-batzordearekin, kaleratze kolektiboko enplegu-erregulazioko espedientea aurkezteko asmoa jakinarazteko. Hala gertatuko balitz, 73 pertsona lanik gabe geratuko lirateke. Alemaniako multinazionalak beste bi lantegi ditu Espainiako Estatuan, Kantabrian eta Madrilen, eta kaleratze kolektiboaren erabakiak hiru lantegietan izango luke eragina. Guztira, 147 lanpostu suntsituko lirateke.

Arratiako bailaran, "giroa bero" dagoela esan du gaur Euskadi Irratian Urtzi Aurrekoetxea Igorreko Kelvion Thermal Solutionseko lan batzordeko LABeko ordezkariak. Alemaniako multinazionalari "lan-karga ez dezatela Poloniara edota beste plantetara bideratu" eskatzen diote.

Asteazkenean dira zuzendaritzarekin batzartzekoak, eta "zain" daude "langileentzako zerbait konkretua" aurkezten duten edo ez ikusteko.

Euko Jaurlaritzarekin ere batzartzea aurreikusita dute. Izan ere, Arratiako bailaran, azken urteetan izan den lanpostu suntsiketaren aurrean, uste dute "ez dela beste aldera begiratzeko unea", eta enpresa honen itxieraren aurrean, langileentzako irtenbidea bilatzen "inplikatzea" nahi dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena