Ekonomia -

Goi-bileraren ostean

Europako burtsek behera egin dute euroguneari buruzko zalantzagatik

Batezbeste % 3 jaistera iritsi dira, eurogunearen etorkizunaren gainean dagoen zalantza iraunkorra eta atzeraldi berri bat emateko beldurra dela eta.

Ibex 35aren urri amaierako grafikoa. Argazkia: EFE
Ibex 35aren urri amaierako grafikoa. Argazkia: EFE
Ibex 35aren urri amaierako grafikoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako burtsa nagusienak behera egin dute nabarmen astelehen honetan, batezbeste % 3 jaistera iritsita, eurogunearen etorkizunaren gainean dagoen zalantza iraunkorra eta atzeraldi berri bat emateko beldurra dela eta.

Frankfurteko DAX 30 indizea gaur % 3,23 jaitsi da, 6.141,34 punturaino. Milangoak aldiz, % 3, 82 egin du behera, 16.017,73 punturaino iritsita, eta Parisekoak % 3,16, 3.242,84 puntutan jarrita.

Londreseko burtsa % 8,77 jaitsi da, eta 5.544,22 punturekin itxi da. Madrilgo Ibex 35ak % 2,92 galdu du, 9.000 puntu azpitik jarrita: 8.954,90 punturekin itxi du.

Lisboako burtsak ere behera egin du, % 1,27. Züricheko merkatuko SMI indizeak % 2,7 egin du beherantz, 5.731,27 puntutan jarrita.

Duela gutxi eurogunean adostutako akordioek ez dituzte merkatuen zalantzak argitu. Azken horiek zehaztasun gehiago jakin ahal izango dituzte, G20k Cannesen (Frantzia) azaroaren 3an eta 4an egingo duen goi-bileran.

Europako buruek ostegunean krisiaren kontrako egitasmo bat onetsi zuten; honek hiru oinarri zituen: bankuak birkapilalizatzea 100.000 milioi eurorekin, Greziako zorra % 50 kentzea eta Europako erreskate funtsa bilioi bat eurotan jartzea.

Bestalde, Wall Streetek behera egin du nabarmen. Horrela, Dow Jones indize nagusiak % 2,26ko beherakada izan du gaur eta 12.000 puntuko mugaren azpitik kokatu da. Dolarraren sendotzeak eta MF Global enpresaren porrotak jardunaldia markatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea