Itxi

2020/12/14

11:40

Ekonomia

SOLDATA-DESBERDINTASUNA

Jaurlaritza: 'Pandemiak ez du aitzakia izan behar soldata arrakala normalizatzeko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaurlaritzaren kanpainak emakumeak lan-merkatuan duen egoera zein den azalduko du eta soldatak, eskubideak eta kontziliazioa benetan parekatzeko geratzen den bidearen berri emango du.

  • Emakume bat lan elkarrizketa batean.

    Emakume bat lan elkarrizketa batean. Archivoko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak kanpaina berri bat jarri du abian astelehen honetan, gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldeak salatzeko, eta, ohartarazi duenez, "Pandemiak ez du aitzakia izan behar soldata-arrakala normalizatzeko".

"Arrakalari stop" lelopean, kanpainak komunikabideetan eta sare sozialetan eragingo du, eta Jaurlaritzak esan duenez, covid-19ak eragindako osasun-krisia "ez da oztopo izan behar emakumea lan-eremuan parekatzeko".

Emakumeak gaur egun lan-merkatuan duen egoera zein den erakutsiko du kanpainak, baita soldatak, eskubideak eta kontziliazioa benetan parekatzeko zer bide geratzen den ere. Gainera, soldata arrakala emakumeen eta gizonen batez besteko soldataren arteko aldea dela eta "desberdintasunaren ondorio nagusietako bat" dela azalduko du.

EAEn, soldaten arteko aldea % 24koa da urteko batez besteko irabazia kontuan hartzen bada, eta % 14koa orduko irabazia kontuan izanda, Idoia Mendiak zuzentzen duen Sailak ohar batean jakitera eman duenez.

Ekimen horren bidez, era horretako egoerak salatzea ere lortu nahi da, eta, horregatik, Lan eta Enplegu Sailaren webgunean esteka bat jarri da, modu anonimoan salaketa egin ahal izateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;