Ekonomia -

Europar Batzordea

Opor fiskalen erdia berreskuratu egin duela esan du Bizkaiko Ogasunak

Badaezpadako neurri bezala", Iruarrizagak Bizkaiko 26 enpresei eskatu die balizko isunaren kopurua aurreratzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasun sailak lurralde horretako zenbait enpresari emandako diru-laguntzen erdia ('Opor fiskalak') berreskuratu egin duela aurreratu du Jose Maria Iruarrizaga diputatuak. Europar Batzordeak laguntza horiek "legez kanpokoak" izan zirela erabaki zuen iragan uztailean.

Horren hitzetan, 'Opor Fiskalen' auziaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du iritzia aldatu. "Badaezpadako neurri bezala" eskatu die Bizkaiko 26 enpresei balizko isunaren kopurua aurreratzea, Iruarrizagaren hitzetan.

Ogasun diputatuak errepikatu duenez, enpresek Opor Fiskalen auzian zor zuten diru guztia berreskuratu zuten 2007. urtean. Baina, orain, isun berri baten abisua jasotzean, ordainketa atzeratzen duten egun bakoitzeko 25.000 eurotan igoko litzateke zorra.

Horrelakorik ez gertatzeko, dirua aurreratzea eskatu du, "badaezpada", Bizkaiko Foru Aldundiak. Enpresen erdiak kopuru hori ordaindu duela azaldu du Iruarrizagak.

Horrez gain, Bizkaiko Ogasun arduradunak esan du iruzurraren aurkako borroka "indartu" egingo dutela.

Bizkaiko Ogasun sailak lurralde horretako zenbait enpresari emandako diru-laguntzen erdia ('Opor fiskalak') berreskuratu egin duela aurreratu du Jose Maria Iruarrizaga diputatuak. Europar Batzordeak laguntza horiek "legez kanpokoak" izan zirela erabaki zuen iragan uztailean.Horren hitzetan, 'Opor Fiskalen' auziaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du iritzia aldatu. "Badaezpadako neurri bezala" eskatu die Bizkaiko 26 enpresei balizko isunaren kopurua aurreratzea, Iruarrizagaren hitzetan. Ogasun diputatuak errepikatu duenez, enpresek Opor Fiskalen auzian zor zuten diru guztia berreskuratu zuten 2007. urtean. Baina, orain, isun berri baten abisua jasotzean, ordainketa atzeratzen duten egun bakoitzeko 25.000 eurotan igoko litzateke zorra. Horrelakorik ez gertatzeko, dirua aurreratzea eskatu du, "badaezpada", Bizkaiko Foru Aldundiak. Enpresen erdiak kopuru hori ordaindu duela azaldu du Iruarrizagak. Horrez gain, Bizkaiko Ogasun arduradunak esan du iruzurraren aurkako borroka "indartu" egingo dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak