Ekonomia -

Zorraren krisia

Espainiako arrisku sariak errekor berri bat ezarri du

420 puntuko maila gainditu du goizean, diru-merkatuen irekiera unean, baina ondoren baretu egin da.

Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku sariak, herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen denak, marka berri bat ezarri du, 424,4 puntutan kokatu da goizean % 5,937 ko errentagarritasunarekin.

Italiako arrisku saria, berriz, 562,6 puntutan kokatu da, % 7,327 ko errentagarritasunarekin.

Italiako egoerak ziurgabetasun handia sortu du merkatuan eta lurralde askotako arrisku saria neurrigabe igo da. Giorgio Napolitano Italiar Errepublikako presidenteak atzo jakinarazi zuenez, Berlusconiren dimisioa erreforma ekonomiak adostutakoan gauzatuko da.

Horrez gain, Greziako egoera ezegonkorrak ere kezka sortu du. Sozialisten eta kontserbadoreen arteko desadostasunek lehen ministro berriaren izendapena atzeratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea